"Pirata bihotza"

  • "Pirata bihotza"

Gaia: Gainerakoekiko errukia eta altruismoa bizi ditzakeen pertsona krudela eta bihozgabea.

Girotzea: Ozeanoetakoren batean, denbora mugagabean (XVIII. edo XIX. mendea, beharbada).

Laburpena: Luis piraten seme eta iloba ausartak bere etorkizuna eraiki behar du eta, beraz, bere itsasontzian itsasoratzeko eguna iritsi zaio. Pixkana, gero eta helduagoa izango da, harik eta izua eragiten duen pirata handia bilakatu arte, baina, hala ere, bihotza beti ukabil batean sartuta... Bere adin bereko arrantzale oso txiroa ezagutzen duen unean baino ez du lortzen bere bihotzean aldaketak egotea.

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Formatu handiko liburua, irudi deigarriekin, akrilikoan eginak.
  • Justine Braxen irudiak beti dira deigarriak, dela planoen tamainengatik (sarritan pertsonaien lehen planoak eta naturaren gorespena, plano orokor edo panoramikoen bidez), dela koloreengatik (goretsiak eta oso argitsuak).
  • Testuak besteak errespetatzeak duen garrantzia transmititzen du, bai eta, bihotz zorrotzekoa eta gogorrekoa izanik ere, pirata baten kasuan bezala, ahulenaz erruki izatea lortzeak duen garrantzia ere.
  • Pirataren gaia (bihozgabea, etengabe arriskuan bizi dena, askatasunaren paladina) eta bere abentura espiritua beti da erakargarria helburu diren irakurleen adinean.
  • Bai egileak bai irudigileak Ibaizabalen zenbait lan arrakastatsu argitaratu dituzte, elkarrekin eta bakarka, esaterako, Herensugeen semea.

Sustatzen diren balioak: Abentura, hazkuntza pertsonala, bestearenganako errespetua, elkarbizitza, ausardia, adiskidetasuna, gatazkak konpontzea.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Sébastien Perez
  • IlustratzaileaJustine Brax
  • ItzultzaileaPatxi Zubizarreta
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa15,40 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua40
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-745-0
Euskadi, auzolana