"Simplicissimus"

  • "Simplicissimus"

Simplicissimus umorezko kabareta da, umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da beren lana askatasun osoz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei.

Simplicissimus kabaret musikala da, zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin.

Simplicissimus XXI. mendeko kabareta da, erroak sakonki erroturik dituena XX. mendeko Europako gerrarteko garaian.

Simplicisimus XVII. mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerraren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko cabaret baten izena ere izan zen.

Gerrarteko hiru alemaniar komikoren (Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink) bizitza ikaragarri eta ederrak dira lan honen muina.

Hiru komiko horien historia nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ezta konzentrazio esparruei, ezta juduen arazoari buruzkoa ere.

Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus-ek espazioaren eta denboraren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizoa bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik.

FITXA TEKNIKOA:

Dramaturgia: Patxo Telleria
Zuzendariak/Directores: Patxo Telleria eta Jokin  Oregi
Zuzendari laguntzailea/Ayudante de dirección: Aitor Borobia
Aktoreak/ Actores: Patxo Telleria, Olatz Ganboa eta Getari Etxegarai
Musikari-aktorea/ Musico-actor: Adrián Garcia de los Ojos
Jantziak eta Eszenografia/ Vestuario y escenografia: Ikerne Giménez
Jantzigintza/Confeccion de vestuario: Nati Ortiz de Zarate
Musika egilea/Composicion musical: Adrián Garcia de los Ojos
Argiztapena/Iluminacion: David Rodríguez
Diseinu grafikoa/Diseño gráfico: Paradox
Ekoizpena/Producción: TARTEAN Teatroa
Koprodukzioa/Coproducción: Barakaldo Antzokia 


Laburrean

Euskadi, auzolana