"Odola oroi"

  • "Odola oroi"

"Odola oroi" honetan historia unitario bat erakusten da, mende erdiz bereizitako bi gerra zibiletako, 1874ko karlistaldiko eta 1936ko gerrako antzeko bi gertakari tartekatuz.

Pablo Antoñana aitzindaria izan da, faulkneriar goiztiarregi bat, Juan Benet sortu aurretik, eta bere herriaren historiaren, karlistaldien edo gerra frankistaren lekuko, herri hizkeraren ikertzaile eta hitz lauzko olerkaria, bizitasun lazgarriz hornitua.

Idatzi dituen liburuen irakurketa liluragarri eta zoragarria da.

Rafael Conte ("El País", «Libros», 1984)

Pablo Antoñana (Viana, 1927 - Pamplona/Iruña, 2009), Nafarroako XX. mendeko idazlerik nabarmenetakoa gaztelaniaz. Logroñon Irakasletza eta Zaragozan Zuzenbidea ikasi zituen. El Busto, Sansol eta Desojo herrietako idazkaria izan zen. 1955ean Elvira Sainzekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituzten. Euskal kulturaren aldeko lan handia egin zuen, bai frankismo garaian zein ondorengo urteetan. Asisko Urmeneta marrazkigilearekin euskara ikasten aritu zen, Jorge Cortes Izal eta Jose Maria Jimeno Juriorekin batean. 1979ko ekainetik Eusko Ikaskuntzaren kidea zen. "Diario de Navarra", "Diario de Noticias" eta "Gara" egunkariko 'Mugalari' atalean idatzi zuen, hala nola artikulu ugari hainbat aldizkaritan.

Badu beste liburu bat euskarara itzulia: Kronika txikia (Pequeña crónica), Luis Mari Larrañagak euskaratua hori ere. 1996an Vianako Printzea Saria lortu zuen eta 2007an Manuel Irujo Saria.

Erosi Odola oroi liburua


Laburrean

  • Egileak Pablo Antoñana
  • ItzultzaileaLuis Mari Larrañaga
  • ArgitaletxeaPamiela argitaletxea
  • Zenbatekoa13,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua128
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9172-107-9
Euskadi, auzolana