"Oroimenaren xaflakortasunaz"

  • "Oroimenaren xaflakortasunaz"

Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko poesia saria.

Iradokizuna eta gai-batasuna dira Oroimenaren xaflakortasunaz lanaren bertuterik aipagarrienak.

Autoreak zenbait mito klasiko erabiltzen ditu, egunerokotasun antiheroiarekin elkartuz. Munduan zehar bidaia eginez osaturiko mapa da liburua, haurtzaroko memoriarekin uztartuz.

Mundua konprenitzeko eta bertan kokatzeko bidezidorrak aurkituko ditu irakurleak, bizialdiaren aroak arakatuz, bihurrituz memoriaren mapetan barrena, horren guztiaren xaflakortasuna agerian.

Eros eta Tanatos
nirekin haserraraziz,
poesia egiten dut
edozertaz,
edozerekin,
maite ditudanentzako
esangaitzaz,
gorroto ditudanentzako
esan ezinez.

Paloma Rodriguez-Miñambres (Barakaldo, 1972) Euskal Filologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle dihardu, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, hain zuzen. EHUko LAIDA (Literatura eta Identitatea) ikerketa taldeko kidea da. Bere literatur ibilbideari dagokionez, lehenengo poema liburua argitaratu zuen Ernestina de Champourcin XXIV. poesia lehiaketa irabazi zuenean, Desoseguaren gorazarrea (2013) izenburupean.

Erosi Oroimenaren xaflakortasunaz liburua


Laburrean

  • Egileak Paloma Rodriguez-Miñambres
  • ArgitaletxeaErein argitaletxea
  • Zenbatekoa9,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua104
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9109-463-0
Euskadi, auzolana