"Kotondarrak"

  • "Kotondarrak"
  • "Kotondarrak"

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, Kotondarrak-en ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna... baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.

Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu "helduak" itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.

Fitxa

  • Jatorrizko ideia: Miren Larrea
  • Zuzendaria: Iván Alonso
  • Aktoreak: Miren Larrea, Valentina Raposo / Maren Basterretxea
  • Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen
  • Abestien hitzak: Miren Amuriza
  • Argien diseinua: Ion Chávez
  • Eszenografia: Iñaki Ziarrusta (Atx Teatroa)
  • Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
  • Panpinen sorkuntza: Valentina Raposo
  • Atrezzoa: Jabi Tirado
  • Ikus-entzunezko erregistroa: Itxaso Diaz
  • Kartela eta eskuorria: Maite Gurrutxaga
  • Ekoizpen exekutiboa: Portal 71
  • Ekoizpena: Iratxe Extremiana - Portal 71
  • Banaketa: Rocío Pindado - Portal 71
  • Laguntzailea: Zornotza Aretoa
  • Dirulaguntza: Gobierno Vasco
  • Iraupena: 50 minutu
  • Adin gomendatua: 5 urtetik gora

Laburrean

  • Egileak Anita Maravillas
  • KonpainiaAnita Maravillas
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana