"Hansel eta Gretel"

  • "Hansel eta Gretel"

Behin batean, norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagerrarazi zituen, eta jendeari ahaztu egin zitzaion jakiak nola prestatu. Harrezkero, inork ez du benetako janaririk jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak.

Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu ditu. Eta bankuak jatetxea ixteko mehatxua ere egin dio.

Juan Mariren seme-alabek (Hansel eta Gretel) ez dute hori onartuko, eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago, ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. Eta kondairak dioenez, han, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatzen.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: Grimm anaiak
  • Egokitzapena eta zuzendaritza: Anartz Zuazua
  • Antzezleak: Kepa Errasti, Libe Aranburu, Asier Oruesagasti
  • Jantziak: Ikerne Gimenez
  • Argi diseinua: Pedro Yagüe
  • Eszenografia: Toño Nart
  • Musika: Ignacio Perez Marin
  • Banaketa: Alberto Muyo / Belen Alvarez
  • Zuzendaritza teknikoa: Livory Barbez

Laburrean

Euskadi, auzolana