"Mikele"

  • "Mikele"
  • "Mikele"
  • "Mikele"

16 urterekin, Mikele jada nerabezaroan murgilduta dago guztiz, bizitzan egoera berriei aurre egin beharreko aroan: zeintzuk dira bere desirak, helburuak, beldurrak, ardurak...? Beste nerabe guztiak bezala, garai hau bizi eta etorkizuneko planetan pentsatzen hasita dago. Baina Mikele, bere lagunak ez bezala, transexualitate prozesu bat aurrera eramaten ari da, eta horrek gizartearen begiradak beregain jartzea ekar dezake. Orain arte oso ondo bizi izan da, baina, zer gertatuko da herritik atera eta gizartean murgildu behar duenean? Dokumental honek hausnarketa bat planteatzen du: zein erraztasunarekin baldintzatzen eta oztopatzen den zenbait pertsonaren bizitza, gizarteak "ezberdin" bezala etiketatzen dituenean.

Fitxa

  • Zuzendaria eta gidoigilea: Ekhiñe Etxeberria
  • Ekoizpena: ESCAC Films, S.L.U.
  • Argazki-zuzendaria: Arantxa Cavanillas
  • Muntaketa: Itsaso Arizkuren
  • Produkzio-zuzendaria: Lide Tellechea
  • Soinuaren diseinua: Anna Novell
  • Efektu bereziak: Bernat Fontanals
  • Generoa: Dokumentala
  • Jatorrizko bertsioa: Gaztelania, euskara
  • Azpitituluak: Gaztelania, ingelesa
  • Iraupena: 45 minutu

Catalan Films

Laburrean

  • Egileak Ekhiñe Etxeberria
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana