"Mari Errauskin"

  • "Mari Errauskin"

Glu Gluk antzerkirako ipuin klasikoen moldaketetan aurrera pausoa eman nahi dugu. Oraingo honetan klasikoetan klasikoa den Mari Errauskin ekarriko dugu oholtzara.

Beti bezala, komeria sortuz, kantuan eta dantzan, jolas etengabean.  Oraingoan, berriz, printzesen ipuinari buelta eman nahi diogu. Gelako liderra eta eskolako printzesa sentitzen den ume bat izango da protagonistetako bat.

Antzerkia ipuinaren barruan edo ipuina antzerkiaren barruan baliatuko dugu umeen arteko elkartasunaz hitz egiteko. Eskoletan eta umeartean gehiegikeriak gertatzen direnean mutu ez geratzea zein garrantzitsua den azpimarratu nahi dugu.

Ezinbestekoa da bestearen lekuan jartzea, sufritzen ari denaren lekuan jarri, hura erasoen zulo horretatik ateratzen laguntzeko.

Horretarako, Mari Errauskinen ipuina moldatuko dugu, eta ipuineko protagonistak bizitako sufrikario eta zigorren lekuan jarriko dugu gaur eguneko ume harroa.

Baina gero, ordea, ez da bera printzesa bakarra izango. Zapatak konpartitzerik badagoela eta printzeak ipuinetako kontua direla ikasiko du.

SINOPSIA

Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora eta bere lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte; gelako liderra eta neskato harroputza.

Lysek festako dena gaitzetsiko du: jana eta edana, dekorazioa eta Norak jasotako opari guztiak, zapata berriak bereziki. Inbidia baitu, berak ere halako zapatak nahi lituzkeelako izan.

Eskolako umeak Lysen gehiegikeriekin asper-asper eginda daude. Baina hartu dute erabakia: oraindik aurrera ez diote Lysi men egingo eta duet bere iruzkin maltzurrekin barre gehiagorik egingo.

Norak opari bezala jaso dituen zapatak ipuinera salto egiteko  bideetako bat izango dira, zapata horiek magikoak baitira.

Gauza berdina gertatuko da jolasean aritzeko erabiliko duten erratzarekin, Mari Errauskinen erratza bihurtuko baita.

Norak urtebetetze tartaren kandelak itzaltzean eskatutako desioa egia bihurtu da.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Galder Perez
  • Zuzendaritza: Maitane Zalduegi
  • Antzezleak: Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Ugaitz Alegria / Iñaki Maruri
  • Egokitzapena: Galder Perez
  • Koreografia: Maitane Zalduegi
  • Jantzi diseinua: Maite del Olmo
  • Ekoizpena: Mari Cruz Melgosa, Toño Pinto
  • Eszenografia errealizazioa: Jon Perez, Amaia Oleagoitia
  • Argi eta soinu teknikaria: Starlan - Txerran Azaola

 


Laburrean

  • Egileak Glu Glu Produkzioak
  • KonpainiaGlu Glu Produkzioak
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana