"Fadoak entzuten zituen gizona"

  • "Fadoak entzuten zituen gizona"

Fadoak entzuten zituen gizona bidaia bat da. Zineman "road movie"ak dauden moduan, hau "road play" bat izango litzateke.

Mikel kamioilaria da, eta lan kontu batengatik Lisboara bidean doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander Huelvako Ayamonte herrira doa fado lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mikelek lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan.

Modu honetara lotura emozional txiki bat duten bi pertsona hauek pare bat egun iraungo duen bidaia bat hasiko dute. Izan ere, Gaztelako lurretan elurte handi bat egongo da, eta errepidean harrapatuta geratuko dira.

Egoera horrek sortzen duen intimitateari eta elkarrekin pasatzen duten denborari esker, harreman oso berezia sortuko da bi mutil hauen artean, eta kontu askoren inguruan gogoeta egiteko bidea emango du; zer da sentibera izatea? gizonak izan daitezke sentiberak? Nola harremantzen gara mutilak? Zer izaera aurreikusten digu gizarteak?

Fitxa

  • Egilea: Txarli Andrade
  • Zuzendaria: Getari Etxegarai
  • Antzezleak: Iñigo Aranbarri, Ane Gabarin, Kepa Errasti
  • Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal
  • Argiztapenaren diseinua: David Alcorta
  • Eszenografiaren diseinua: Isabel Acosta, Eider Ibarrondo
  • Musika konposizioa: Pascal Gaigne
  • Eszenografiaren eraikuntza: Mikel Sagarminaga, Gorka Sagarminaga
  • Produkzioa: Xabier Ormazabal, Kepa Errasti
  • Salmenta: Xaker Produkzioak (xakeprodukzioak@gmail.com)

Laburrean

Euskadi, auzolana