"Urtaroak eta zeinuak"

  • "Urtaroak eta zeinuak"

Nonbait, halabeharrez,
lurrun arrotz baten urak
bizitza emango dio hautsari,
liken distiratsu batek
piztuko ditu harriak,
goroldioak bigunduko ditu ertzak,
ugalduko da belarra
mendi eta ibar lehorretan,
erliebea zorroztuko dute zuhaitzek.
Asun-talde batek
lur berri bat irabaziko du
ametsarentzat eta euriarentzat.

Jon Gerediaga Goitiak (Bilbo, 1975) Antropologia ikasketak egin zituen Bilbon eta Herbehereetan. Sorkuntzari dagokionez, poesia da gehien landu duen alorra: Fitola balba, karpuki tui (2004); Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007); Zentauro-hankak (2012) eta Argia, lurra, zuhaitza, zerua (2015). Azken hori gaztelaniara itzulita argitaratu zen 2017an, La luz, la tierra, el árbol, el cielo izenburuarekin.

1999an sortutako F.T.I.-Antzerkiola Imaginarioaren kide izan zen, eta hainbat antzezlanen sorkuntzan hartu zuen parte. Besteak beste: 8 Olivetti Poetiko (Hiru, 2001); Mundopolski (Artez, 2007); Yuri Sam, otoitza (Artez, 2007); Au revoir, triunfadoreak (Artez, 2007) eta Babiloniako Loreak (2009).

2003 urteaz geroztik filosofia irakasle da Lauro ikastolan.

Erosi Urtaroak eta zeinuak liburuak


Laburrean

  • Egileak Jon Gerediaga
  • ArgitaletxeaPamiela argitaletxea
  • Zenbatekoa12,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua80
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9172-118-5
Euskadi, auzolana