"Elkano, lehen mundu bira"

  • "Elkano, lehen mundu bira"
  • "Elkano, lehen mundu bira"

Historian inoiz izan den abenturarik zirraragarrienari, lehen mundu birari, buruzko animazio filma da. Toki berean hasi eta amaitzen den bidaia zirkularra, baina haren ondoren ezer ez da berdin izango. Historiaren norabidea aldatzeko asmoz timoiari tinko heldu zioten bi nabigatzaileen kronika da hau. Fernando de Magallanesen aginduetara abiatu zen, baina Juan Sebastian Elkanok, istorio honen benetako protagonistak, amaitu zuen bidaia. Ekaitzak, gosea, tribuak... Sevillatik bost ontzi atera ziren 1519an. Hiru urte geroago, batek soilik lortu zuen bueltatzea, hala, planetaren biribiltasuna frogatu zuen abentura ikaragarri bat amaitzea lortuz.

Fitxa

  • Zuzendaria: Ángel Alonso
  • Gidoia: Garbiñe Losada, José Antonio Vitoria
  • Ekoizpena: Dibulitoon Studio, Elkano Dibulitoon AIE (EITBren eta TVEren parte hartzearekin; ICAAren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ibermediaren laguntzarekin; V Centenario-ren eta Mundubira 500 Elkano Fundazioaren babesarekin)
  • Musika: Joseba Beristain, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Donostiako Orfeoiarekin
  • Abestia: La Oreja de Van Gogh
  • Zuzendari artistikoa: Ángel Alonso
  • Ekoizle exekutiboa: Ricardo Ramón
  • Ekoizpen zuzendaria: Jone Landaluze
  • Banaketa: Filmax, Barton Films
  • Komunikazioa: Maider Egues
  • Iraupena: 85 minutu

Informazio gehiago


Laburrean

  • Egileak Ángel Alonso
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana