"Ura"

  • "Ura"

Liburuxka honek Hernaniko "Kale Literatura" irakurraldietan du sorburu. Irakurraldiok gai edo beste aitzakia (liburua, diskoa...) baten inguruan antolatzen dira, udazkenean eta udaberrian, literatura modu ludikoan gizarteratzeko asmoz. Oraingo honetan, "Euskara Ari Du" ekimenarekin bat eginez, URA izan zen irakurraldiaren gai nagusia. Larunbat eguerdia pasatu zuten lagun giroan, modu kooperatiboan jasotako hogeita bost testuok elkarrekin irakurriz, Hernanin dauden bost iturri gunetan —Urbieta kalea, Atarrabiyo parkea, Zinkoeneako iturria, Ezkiaga pasealekua eta Leoka labaderoa—, literaturarako eta euskararako txoko horiek espazio publiko gisa aldarrikatuz. Musikarako eta trago bat hartzeko uneak ere izan zituzten, ondo pasatzea eta lagunekin elkartzea beren helburu nagusiak baitira.

Jaitsi Ura

 

Booktegi

Laburrean

  • Egileak Batzuen artean
  • ArgitaletxeaBooktegi
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua37
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana