"Arantzazuko kanta zaharrak" deitu izan dituzte Arantzazun bertako herri-literaturako baladak, koplak eta horrelakoak, gehienetan anonimoak. Kontraposizioz "Arantzazuko kanta berriak" dira ADK (Arantzazu dut kantagai) liburu sail honetan Arantzazu kantatu duten abesti-testuak, berriagoak eta autoredunak –batzuetan ezezagunak izan arren–; horiek denak musikatzeko sortuak dira, eta gehien-gehienak musikatuta daude.