"Mendeala"

  • "Mendeala"

Kalakan taldeak euskal kultura beste kultura batzuekin uztartu du berriro; oraingoan, Buriatiako errepublikako (Siberia) kulturarekin, hain zuzen. Horretarako, dagoen hizkuntzarik unibertsalena baliatuko dute: musika.

Alexander Arkhincheev egungo Buriatiako kantari difoniko onenetakoa da eta Buriatiako abesti zaharrak moldatzen eta konposatzen ditu. Kantu armonikoaren soinu zakarrak bizitzaren ahotsik sakonenak ekartzen ditu gogora, eta entzule bakoitzaren barruko ariman bizi diren espirituak animatzen ditu. 2017ko abenduan, Kalakanen eta Alexanderren arteko musika batasunak harrera ezin hobea izan zuen. Bi tradizio desberdin baina, era berean, osagarri baliatuta abestiak eta instrumentuak nahastu zituzten.

Kalakan kontzertuan

Lehenengo notak entzuten direnetik giroa berotzen hasten da. Argiak eta dekorazio apalak hirukotean eta euren musikan jartzen dute arreta. Eszenaratze dotore batekin, Kalakanek entzuleak eta musikariak biltzen ditu musikaren eta musikak eskaintzen dituen sentsazioen inguruan. Iraganari errespetua diote eta egindakoaz harro daude; hala ere, hiru artista euskaldunek segurtasunez begiratzen diote Etorkizunari, milaka urte dituen kulturaren modernitatea orainaldian inskribatzeko. XV. mendetik gaur egunera arteko abestien errepertorio bat eskaintzen dute, euren konposizio propioekin batera.

Hori guztia "dardaraz", "emozioz" eta "energiaz" betetzeko, euren ahotsekin eta danborrekin batera, sonoritate esoterikodun instrumentu tradizionalak erabiltzen dituzte, hainbat mendetatik hona "garaikideak" direnak, besteak beste, txalaparta, txirula, alboka, panderoa, xilintxa... eta Indiatik etorritako harminioa.

Erosi Mendeala diskoa

Abestiak

1. Khaliun Morin (3:20)
2. Kantuz (3:40)
3. Andria alargune (2:56)
4. Zuulayashie (4:57)
5. Bereterretxen kanthorea (4:36)
6. Doloon Sukhetei Izban (3:46)
7. Sagarra jo (3:38)
8. Galtai Uula (3:31)

Kalakan

Laburrean

  • Egileak Kalakan, Alexandre Arkhincheev
  • DiskoetxeaSaroia Records
  • Zenbatekoa15,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana