"Ikonografiak"

  • "Ikonografiak"

Ikuspegi berriztatua eskaintzen duen euskal dantzen obra berria da Ikono/grafiak. Lengoaiaren poetikara gerturatzen gaitu, niaren gizabanakoaren kodean guaren kolektiboarekin konektatzen duen izaki bizidun gisa.

Fitxa

  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantzariak: Nora García, Asier Gomez, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, Jone Murua, Josu Sagardia, Jone Muniategiandikoetxea, Manex Lizartza, María Pérez, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Eneko Rosado, Claudia Erentxun, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Pablo Zurutuza, Garazi Labaka, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Nahia Kalparsoro, Ibai Ochoa De Alaiza, Enara Rodriguez, Oier Goikoetxea, Marta Buendia
  • Musika: Enrike Solinis, Miren Zeberio, Euskal Barrokensemble, Elena Munguia, Ensemble Diatessaron, Terry Ann Tucker, Sabin Bikandi, Aiko
  • Ahotsak: Leire Berasaluze, Asier Hernandez, Maika Etxekopar, Jorge Oteiza, Jose Anton Artze
  • Poemak: Joannes Leizarraga, Jorge Oteiza, Jose Anton Artze
  • Konpainia: Kresala Euskal Dantza Taldea
  • Ikuskizun mota: Kaleko dantza ikuskizuna
  • Iraupena: 45 minutu

Kresala Euskal Dantza Taldea

Euskal dantza konpainia, Donostian sortua. 1993az geroztik, Faustino Aranzabal da zuzendari artistikoa. Sorkuntzarako inspirazio iturritzat mundu tradizionala hartuz, dantzako antzerki original eta anitza egiten dute, dramaturgiari eta mugimenduaren kalitateari garrantzia emanez. Bere ibilbidean lan hauek nabarmentzen dira: Hostoak (1996), Soka (1998), Bestaberri (2000), Marixe (2002), Sehaska (2006), Buba eta Bubu (2011), Oteizaren kaxa beltza (2014) eta Zeruko (2017). Abangoardia historikoen eragina dute, eta beren lana hainbat biurtekotan erakutsi dute, Lyonen, Wuppertalen, Venezian eta Kasselen besteak beste.


Laburrean

Euskadi, auzolana