"Sekretu polita"

  • "Sekretu polita"

Zenbat igaro da haurtzaroko lagun hori ikusi duzunetik?

Noiztik ez duzu zure lehen musua jaso zuen horrekin hitz egin?

Eta momentu honetan berarekin topatzekotan, bere bizitza aldatu egin dela pentsatuko zenuke? Uste duzu baduela bere sekretu preziatuenak nori kontatu?

Eta zuk?

Laurogei garren hamarkadaren hasieran, autobus geltoki batean topo egitean “Sekretu Polit” batek elkartuko ditu gure protagonistak. Batetik Pepe, aurrerago Pepa izango dena eta bestetik Lola, zeinek aitortzen duen, bere izenak ez duela bere burua irudikatzen. Soineko berak mugatzen dituen ezezagunak diren bi izaki dira. Batentzat, askatasuna irudikatzen du soineko horrek. Bestearentzat aldiz, zigorra.
Baina, nortzuk dira errealitatean?

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, transexualitateari buruzko ezjakintasunaren ondorioz, emakumez jantzitako gizon bat ikusteak, baita alderantzizkoak ere, kabaret baldar edota txistetzat jotzen zen. Oro har, txantxaz betetako bitxitasuna. Baina zer gertatuko litzake, ustez mozorrotua dagoen pertsona hura, inoiz baina gehiago bera sentituko balitz? Zer gertatuko litzateke hasieran barregarritzat hartzen genuen hori, inondik inora horrela izango ez balitz?

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaria: Paco Sagarzazu
  • Antzezleak: Naiara Arnedo, Ion Sagarzazu
  • Autorea: Ion Sagarzazu
  • Jantzien arduraduna: Delia Castro
  • Diseinu grafikoa: Aritz Galiana
  • Eszenografia: Angel Arnedo
  • Hizkuntzak: Castellano y euskera
  • Itzulpena: Dorleta Urretabizkaia


Laburrean

Euskadi, auzolana