"Agur Etxebeste!"

  • "Agur Etxebeste!"
  • "Agur Etxebeste!"
  • "Agur Etxebeste!"
  • "Agur Etxebeste!"
  • "Agur Etxebeste!"

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da "osasun arazoengatik". Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Dosierra [PDF - 9,38 MB]

Asier Altuna

Ikus-entzunezkoen munduan teknikari (elektriko) bezala hasi zen lanean. 1996. urtean gidoiak idazteari eta film laburrak zuzentzeari ekin zion. Bere lehenengo film laburra Telmo Esnalekin batera zuzendu zuen: Txotx. 2000. urteaz geroztik, Euskal Telebistarako gidoilari lanak egin zituen, eta, 2005ean, Aupa Etxebeste! lehenengo film luzea zuzendu zuen. Gerora, beste hainbat film labur eta Bertsolari (dokumentala, 2011) eta Amama (2015) filmak ere zuzendu ditu.

Telmo Esnal

1996an, Asier Altunarekin batera bere lehenengo film laburra zuzendu zuen: Txotx. 2005ean, Aupa Etxebeste! lehen film luzea zuzendu zuen. Gerora, beste hainbat film labur eta Urteberri on, amona! (2011) eta Dantza (2018) filmak zuzendu ditu. Zuzendari laguntzaile lanetan ere aritu izan da.

Fitxa

  • Zuzendariak: Asier Altuna, Telmo Esnal
  • Gidoigileak: Asier Altuna, Telmo Esnal, Nagore Aranburu
  • Aktoreak: Ramón Agirre (Patrizio), Elena Irureta (Maria Luisa), Iban Garate (Iñaki), Paco Sagarzazu (Luziano)
  • Produkzio etxeak: Irusoin, La Fidèle Production, Kilima Media, Etxebeste Film A.I.E.
  • Ekoizleak: Xabier Berzosa, Iñaki Gomez, Iñigo Obeso, Jokin Etcheverria
  • Ekoizle eragileak: Fernando Larrondo, Miguel Menéndez, Nerea Rodríguez
  • Zuzendari laguntzailea: Aitor Vitoria
  • Ekoizpen zuzendaria: Ander Sistiaga
  • Zuzendari artistikoa: Peio Villalba
  • Argazki zuzendaria: Gaizka Bourgeaud
  • Muntaketa: Laurent Dufreche, Raúl López
  • Zuzeneko soinua: Pablo Bueno
  • Soinu diseinua eta muntaia: Xanti Salvador
  • Musika: Javi P3z
  • Makillajea: Lola López
  • Ile apainketa: Itziar Arrieta
  • Jantziak: Saioa Lara
  • Efektu bereziak: El Ranchito
  • Iraupena: 100 minutu
  • Webgunea: www.aguretxebeste.com

Laburrean

Euskadi, auzolana