"Lau"

  • "Lau"

Alos Quarteten disko berriak 16 pieza biltzen ditu; batzuk doinu ezagunen berrinterpretazioak, gehienak berriak, Xabier Zeberiok konposatuak eta moldatuak. Denek dute soinu borobila, eta taldearen ezaugarrietako bat den ohiko kolorea eta diamismo orekatua.

Alosen ibilbidean aurrerapauso berria da, orain arte erakutsi duten kalitatea sendotzen duena eta momentu paregabean kokatzen dituena, laukotearen sorreratik 20 urte betetzen direnean gure musikaren enbaxadore bikainak direla azalduz.

Lau grabatzeko, taldeak Iñigo Egia izan du lagun perkusiotan, Ivan Alzate baxuan eta Aitor Etxebarria (El_Txef_A) programazioetan. Horiez gain, Oreka Tx-ren txalaparta, Izaroren ahots berezia, Juan Carlos Cambas argentinarraren pianoa, Enrique Solinísen antzinako tresnen maisutasuna eta Pablo Martín Camineroren kontrabaxua ere puntualki batzen zaizkio taldeari. "Oi Pello, Pello" abesti herrikoiaren berrinterpretazioan, gainera, Mikel Laboaren lekeitio bat ere entzun daiteke.

Ohikoa den bezala, taldeak Jean Phocas soinu teknikariarekin lan egin du, eta oraingoan Mikel F. Krutzagak masterizatu du lana.

Taldekideak

Xabier Zeberio: nyckelharpa, biolina
Lorena Nuñez: biola
Francisco Herrero: biolina
Iván Carmona: biolontxeloa

Abestiak

1. Oinutsik (3:01)
2. Daniela (2:48)
3. Oi Pello Pello (3:56)
4. Eguzkilore (3:37)
5. Uretan (5:28)
6. Pool (4:34)
7. Ikusten duzu goizean (3:36)
8. Abuztuan (3:25)
9. Elurra (5:12)
10. Udako euria (3:58)
11. Neguko eguzkitan (3:05)
12. Ekialdetik dator (5:15)
13. Ametsa (2:21)
14. Oskorria (4:14)
15. Maiatza (3:48)
16. Epel (3:30)

Alos Quartet

Laburrean

  • Egileak Alos Quartet
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana