"Din Dan Don"

  • "Din Dan Don"

Gabonak hemen dira! Eta horregatik gure protagonistak, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak festa handi bat prestatzen ari dira ospatzeko.

Denak zaudete gonbidatuak festa honetara : lehenik ikuskizuna ikustera etorri diren haurrak eta benetako protagonistak izango direnak, baina helduak ere dira ongi etorriak ; oroitzen diren haurtzarora bueltatuko bait dira.

Festa honetan denetatik aurkituko duzue: barrea, umorea, musika, abenturak, abestiak eta… sorpresa ugariak ikusle mota guztietara zuzendutako kalitatezko ikuskizun honetan.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Ramón Irízar Gómez
  • Zuzendaria: Garikoitz Muñoz Otaegi
  • Antzezleak: Garikoitz Muñoz Otaegi, Ramón Irízar Gómez, Jose Antonio Malvido Irulegi


Laburrean

Euskadi, auzolana