"Denbora"

  • "Denbora"

Hemen gaude eta iraganera begiratzen dugu, denbora badoa. Zuriñe Benaventeren dantza eta Ignacio Monterrubioren musika hemen eta orain bidaiatzen dute Karmele Igartuaren poesiarekin batera.

Denboran gelditu
eta gelditu denbora
eta gu ibili denboran
eta guk zeharkatu denbora –enara beltzak bezala–
eta guk egin denboretan denbora,
denborak zahartu, ihartu, baztertu, irentsi ez gaitzan,
denborak inoratu ez gaitzan...

Fitxa teknikoa

  • Sortzaile eta zuzendaritza: Cía. Altraste danza
  • Interpretatzaileak: Zuriñe Benavente, Ignacio Monterrubio 

Altraste

Laburrean

Euskadi, auzolana