"Lobotomiak"

  • "Lobotomiak"

Revolta Permanent taldearen laugarren diskoak Lobotomiak du izenburua, eta musikak bi oinarri nagusi ditu. Bat. Hitzen tresna komunikatzailea rapa da. Hitzek berebiziko garrantzia dute Revolta Permanet bezalako talde batentzat, eta, gainera, izen hori edukita gehiago. Bi. Musika elektronikoaren erabilera zabala da. Gaurko teknologiarekin eraiki dira soinu eta melodiak. Elektronika garaikidearekin batera musika industrialak elektronikarekin topo egin zuteneko hamaika eragin daude Revolta Permanent taldearen Lobotomiak diskoan. Batez ere Belgikan eta Alemanian piztutako elektronikaren sua 1980ko eta 1990eko hamarkada haietatik datorzkio oraingo keak Revolta Permanent taldeari. Letra sutsu eta engaiatuak elektronikarekin uztartzea da Revoltaren musikaren mami eta osagaiak. Musika elektronikoak, rock industrialak eta trip-hop soinuak iraultzarako garrasia dira, adikzioa dakar moral salbatzaileari gorrotoa izatea mundua apurtu digutelako, eta beti dago aukera mailua erabiltzeko.

Erosi Lobotomiak diskoa:

Abestiak

1. Zulatzen (1:29)
2. Lobotomia (3:01)
3. R (3:48)
4. Aukerak (4:01)
5. Mundo roto (3:42)
6. Gorrotoa (3:47)
7. Garrasi (3:16)
8. Moralaren salbatzaile (5:05)
9. Mailua (3:31)
10. Adikzio berri bat (3:31)
11. 3,1416 (4:06)


Laburrean

  • Egileak Revolta Permanent
  • DiskoetxeaBaga-Biga Musika Ideiak
  • Zenbatekoa10,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana