"Garaiz: 60 t.m"

  • "Garaiz: 60 t.m"

Lan honetan DENBORA zukutu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta Idazle baten berariazko pasarteekin. Denboraren etengabeko emaria azaleratu nahi da, bere naturaltasun eta gordintasunean. Izan ere, garapen bidean jarri bai, baina zenbat azpiratzen gaitu? Zein da egiazki denborarekin dugun harremana? Enbor, pertsona zein gailu... denborak dena zeharkatzen du, argi, taupada, grabitate zein zurtoin-izerdi eran.

Mugimendu zikliko oparo, hauskor, zehatz, leun, ero, egur zein haragizko jorratuz 2 gorputz emankor. Entzuteko ez ezik bisuala ere baden zuzeneko musikarekin (akoplatzen diren mikrofono pendulatzaileak, zuzeneko kanpaikada sutilak, idazte hotsak, elektronika, burruna, perkusio-seta...) espazio eszenikoan 2 musikarik barreiaturik. Itxura eszeniko betea hartuko duen eta emanaldi bakoitza bakarra bilakatuko duen aldioro ezberdina izango den Idazle baten parte-hartzea (idaz-makina biralari bat, aurretiaz grabaturiko bere off ahotsak, irakurketa orbitatu deklamatuak...). Eszenografia eklektikoa, denbora materialki ekarriz, soinu-instalazioak integratuz, hitzak mugimenduan jartzea ahalbidetuz... eta noski neurrira eta sorkuntza maila berean diseinaturiko argiztapen landu bat. GARAIZ gaude, ohartzeko.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: Beñat Ralla Yusta
  • Koreografoak: Beñat Ralla Yusta, MugMus Laborategia
  • Zuzendaritza eszenikoa: Beñat Ralla Yusta eta Eneko Balerdi Eizmendi.
  • Antzezleak:
    • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
    • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta
    • Idazle bat: (aldioro ezberdina, enkarguzko pasarte eta zuzeneko ekarpenekin, mugimenduan jarriz...) emakumezkoak lehenetsi nahi dira hasiera batean bederen.
  • Ekoizpena: Beñat Ralla Yusta

Teaserra


Laburrean

Euskadi, auzolana