"Higa"

  • "Higa"

XVII. mendearen hasieran, Donibane Lohizuneko emakumeek inkisizioaren jazarpen izugarria sufritu zuten. Haietako askok tortura lazgarriak jasan zituzten, eta asko eta asko krudelki erail zituzten.
Gaurko hitzak erabiliz, feminizidio ikaragarria izan zen hura: gizonak arrantzan zeuden hilabete luzeetan, modu askean bizi ziren emakumeen aurkako eraso zuzena. Gertakariaren sorburua lurren jabetzagatik herrian zegoen auzi bat izan zen. Frantziako Erregeak Pierre de Lancré izeneko epailea helarazi zuen bertara, auzia konpon zezan. Lapurdira iritsi, eta hantxe aurkitu zuen emakumeek gobernatzen zuten gizarte-antolamendua, eta berak arrotzak zituen hizkuntza eta
kultura berezi bat.
Epailearen mundu-ikuskeran onartezina zen emakumeak bakarrik geratzea, etxearen eta familiaren kargu ez ezik, herria gobernatzen ere, gizonak Ternua eta Labradorera arrantzan zihoazen bitartean.

Mutiko eta neskatoei egin zizkien galdeketak, eta ondorioztatu zuen lapurtarrak ez zirela frantziarren edo espainiarren ezpalekoak. Ez zitzaion gustatu ez haien bizimodua, ez haien lan egiteko modua, ezta haien janzkera edota dantzak ere.

Bere irudiko, bereizgarri horiek deabruaren egite txarraren ondorio izan behar zuten. Alegia, deabruak hartuta. demonioaren nerabe ziren emakume haiek; are okerrago, oker
Beltzaren adoratzaile. Hori buruan, Akelarreak antolatzeagatik salatu zituen. Ondorioak ikaragarriak izan ziren: emakume ugari torturatu eta sutara bidali zituen. Gizonezkoak lurreratu zirenean, ezin sinetsirik geratu ziren sarraskiaren ondorioekin aurrez aurre egin zutenean. Haatik, Donibane Lohitzunen Maria Bonneri heriotz-zigorra jarri ziotenean, matxinadan altxa ziren Pierre de Lancreren aurka

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea(k): Juan Luis Unzurrunzaga
  • Koreografoa(k): Juan Luis Unzurrunzaga
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Juan Luis Unzurrunzaga
  • Antzezleak: Gero Axular taldeko dantzari eta musikariak
  • Ekoizpena: Gero Axular

Laburrean

Euskadi, auzolana