"Mutu"

  • "Mutu"

MUTU isiltasunaz ari zaigu. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz... Zenbait unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte eta beste zenbaitetan ez dago zer esanik… MUTU komunikaziozko hiru atal edo espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen eta pertsonen arteko hartu-eman emozionala eta ulermena keinu txikienen eta begiradaren bidez gorpuzten den. Pertsonen arteko ulermena bideratzeko ahaleginen gainbeheraren irudia da, giza-erlazio zuzenen usteltzearen islada. MUTUk asko dauka Victor Iriarte zinegilearen INVISIBLE filmatik…: "Film honen amaieran hilko gara"

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea(k): Myriam Perez Cazabon
  • Koreografoa(k): Myriam Perez Cazabon
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Myriam Perez cazabon
  • Antzezleak: Leire Otamendi, Eneko Gil|Beñat Urretabizkaia, Myriam Perez Cazabon
  • Ekoizpena: Myriam Perez Cazabon.
  • Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin. Donostia Kulturaren eta Gipuzkoako Dantzagunearen elkarlanarekin.

 


Laburrean

Euskadi, auzolana