"Zehar"

  • "Zehar"
    Argazkia: Gorka Bravo
  • "Zehar"

Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza... Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen?

Inguratzen gaituen guztiak, gu barne, etengabeko mugimendu zikliko batetan parte hartzen du. Jaiotze eta hiltze errepika baten baitan. Eta gure begietara zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte izatera pasatzen da. Beste mugimendu berri batetan bilakatzen da. Azken finean bizirik darrai nolabait.

Guk asmatutako denbora finitoa motz gelditzen da amaigabeko jario infinito hori neurtzerako orduan.

Hemen, pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.

Teaserra

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Interpreteak: Asier Zabaleta, Iñar Sastre
  • Koreografoa: Asier Zabaleta
  • Jatorrizko musika: Iñar Sastre
  • Testua: Asier Zabaleta
  • Argien diseinua eta teknika: Junky Mayo
  • Soinua: Itziar Bote
  • Teknika: Eragin Stac
  • Bideoaren edizioa: David Bernués
  • Eszenografia: Pello Artola
  • Jantziak: Asier Zabaleta, Klara Artola
  • Erakusketako argazkiak: Asier Zabaleta
  • Erakusketaren komisarioa: Gorka Bravo
  • Ikuskizunaren argazkiak: Gorka Bravo
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa eta grafismoa: Ines Bermejo

Fitxa teknikoa

  • Ikuskizun mota: Dantza garaikidea eta antzerkia
  • Emanaldien lekua: Aretoa
  • Iraupena: 60 minutu
  • Beharrezkoa den gutxieneko espazioa: 9x8x6
  • Pertsona kopurua biran: 4

Banaketa

Ines Bermejo
info@ertza.com 
www.ertza.com 
+34 676 44 12 38

Konpainia

2004an Asier Zabaletak Ertza konpainia sortu zuenetik Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexiko, Israel, Errusia, Lituania, Luxenburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Espainia eta Portugalen aurkeztu ditu bere ikuskizunak.

Lan propioak: Danada (1998), Belaki efektua (1999), EGO (2003), 10MASDANZA Kanaria Handiko festibalean bakarlanen lehen saria, EGO-tik (2004), Babia (2005), Look (2006), ¿Pa qué tocas? (2007), OSTRUKARENZULOA (2007), Bihar jaio nintzen (2008), Madrilgo koreografia lehiaketan hiru sariren irabazle: Centro Coreográfico Galego-ren erresidentzia, Biretarako saria eta AISGE fundazioaren saria dantzari onenarentzat (Eneko Gil), ZOO – Pizti trajedunak (2009), Näo me fales de Freddy Krueger (2009), Next in Line (2010), Chelyabinsk Contemporary Dance Theatre-rentzat eginiko lana Dantza Garaikideko lan onenaren saria Chelyabinsk-eko estatuan (Errusia), Shopping, Dança Jovem Brasilgo konpainiarentzat eginiko lana, Urrunetik ametsetan (2010), Where is my mind (2011), Fueradeleje taldearentzat eginiko lana, Act of God (2011), Transparent (2011), Joan zaretenei, adio (2012), N.A.N. (2013), 4X4 (2013), Madifathinka (Ekaitz Magikoa) (2014), Ikuslearen show-a (2015), Hariak (2016) eta Meeting Point (2017).

Ertza

Laburrean

Euskadi, auzolana