"Zaparrada"

  • "Zaparrada"

Goitik beheraka dator eta bertigoa da, ur lehorraren sakontasun hotza, gogorra, talka egin eta hamaika zatitan hautsia, harriak birrinduz eta lurra janez. Ibilbide geldiezinean, suzirian, ero mugimenduan, haizea bera ere baztertuz, magaletik txirikordatuz dator. Bidea zanpatuz eta zapalduz, arnasa duen guztia itzaliz dator. Astun indarrez, kupirarik gabe, zaurigarri, lurra joz dator. Mendi hegala arrakalatuz, akituz eta bere eginez dator.
Geratu eta gelditzen denean, itzali egingo da, isiltasuna gor bihurtzeraino, bizitzaren mugimendu organikoaren oihartzun bihurtuz. Mugimendu beldurgarria izanda ere, beharrezkoa hauxe.
Gertaera berriak sorraraziko dituen tragedia hutsa.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea(k):Ideia originala: Agurtzane Intxaurraga/ Igor Calonge
  • Koreografoa(k): Igor Calonge
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Igor Calonge
  • Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Noemi Viana, Agurtzane Intxaurraga.
  • Ekoizpena: HIKA Teatroa
Hika Teatroa

Laburrean

Euskadi, auzolana