"Ibili munduan"

  • "Ibili munduan"

Xabier Zabalak eta Garikoitz Mendizabalek disko berria izango dute Durangoko Azokan. Musika estilo anitz eta hamaika kolaborazio dituen lana da Ibili munduan. Argitalpena urte bereziari ginga jartzera dator, Mendizabalek 25 urteko ibilbidea ospatzen baitu txistuaren munduan.

«Txistua partaide duen azken urteotako diskorik deigarriena da zalantzarik gabe». Garikoitz Mendizabalen hitzak dira, Xabier Zabala lagun eta musikariarekin eskuz esku grabatu berri duen diskoaz. Durangoko Azokan kalean izango den lan berria estilo aldetik anitza da oso. «Gure gustuko playlist bat egin izan bagenu bezala da». Mendizbalek horrela definitzen du: «munduan zehar bidaiatzera gonbidatzen gaituen opari musikal elegantea».

Abestitik abestira musika generoa erabat aldatzen duen diskoa da Ibili munduan. Bidaia horretan lagun izan dituzten musikarien zerrenda zabala da oso: Igor Telletxea (bateria eta perkusio jotzailea), Ruben Caballero, Ritxi Salaberria (baxu jotzailea), Luis Maria Moreno Pirata (haizezko tresnak), Kaabestri esemble (Itziar Prieto, Igor Torre, Monika eta Jon Larraz), Isa F. De Agirrre, German Ormazabal, Iñigo Goikoetxea, Miren Fernandez (abeslaria), Juantxo Arakama (trikitilaria), Josu Elberdin, Jagoba Astiazaran, Xabi Aburrruzaga (trikitilaria), Carlos Nuñez, Xurxo Nuñez, Aitor Furundarena (soinu jotzailea), Imanol Urkizu (abeslaria eta pandero jotzailea), Sergio, Iñaki Salvador (piano jotzailea), Elia Bastida, Amaiur Cajaraville (baxu jotzailea) eta Victor Sanchez.

Hauek dira diskoak biltzen dituen 12 kantak:

  • Metal madress (Xabier Zabala)
  • Euria (Xabier Zabala; hitzak, Andoni Egaña; ahotsa, Miren Fernandez)
  • Udalaitz* (Xabier Zabala) - *Kepa Junkerari eskainia
  • Sugandilla (Aitor Furundarena)
  • Llama bat Urbian (Iñigo Goikoetxea; konponketak, Xabier Zabala; hitzak, Andoni Egaña; ahotsa, I. Goikoetxea)
  • Bidaia (Jagoba Astiazaran; konponketak, Iñaki Salvador)
  • The wedding waltz (Xabi Aburruzaga; konponketak, Xabier Zabala)
  • Balkania (Josu Elberdin; konponketak, Xabier Zabala)
  • Maleta hartuta (Xabier Zabala)
  • Izan balitz (Xabier Zabala; ahotsa, Juantxo Arakama)
  • In the Mood for love (Fiona Sze/Guo Gan; konponketak, Xabier Zabala)
  • Soinu zaharrak (konponketak, Aitor Furundarena; flauta, Carlos Nuñez; perkusioak, Xurxo Nuñez)

Laburrean

  • Egileak Garikoitz Mendizabal, Xabier Zabala
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana