"Lo Potolo"

  • "Lo Potolo"

Lotara joateko ipuinak.

Gurasoek haurrek beste gozatuko duten liburu honetan, askotarikoak dira piezak, askotarikoak diren bezala lumak eta erregistroak. Liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara... Bidaia etengabea proposatzen dio Lo Potolo liburuak irakurtzen duenari eta entzuten duenari.

Gelaren argiantzean, eguneroko afanak itzaltzearekin batera mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten denean, lehen-lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako bidaian, marrazki fin jostarinen laguntza ezin hobearekin.

Baina ez bakarrik lotarako, edozein une da egoki eta aproposa haurrekin lehen irakurketaren gozamenean murgiltzeko, elkarrekin eta elkarri kontatuz letra eta marrazkiz osatutako historiak. Inork galtzerik ez duen bizipena baita edertasunarena.

  • Testuak: Uxue Alberdi, Leire Bilbao, Harkaitz Cano, Juan Kruz Igerabide, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe, Mitxel Murua, Patxi Zubizarreta
  • Marrazkiak: Eider Eibar

Erosi Lo Potolo liburua

Alberdania

Laburrean

  • Egileak Batzuen artean
  • ArgitaletxeaAlberdania
  • Zenbatekoa21,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua144
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9868-555-8
Euskadi, auzolana