Aukera Berriak du izena En Tol Sarmientoren lan berriak. 2017an, Ametsetan (dokumentala/zuzenekoa) lana argitaratu ostean, taldeak aldaketa iragarri zuen, eta azken proiektu honekin gauzatu dute.
Lan serioa, exigentea, modernoa eta heldua da Aukera berriak. Aurrekoekin konparatuz jauzi kualitatiboa nabaritzen da; izan ere, produktore batekin lantzen duten lehen diskoa da. Hori dela eta, bai musikan, bai letretan, detailerik txikiena ezin hobeto zainduta egoteaz gain, taldea estilo berriak probatzen ausartu da.
Diskoaren kontzeptu nagusia honako hau da: inoiz ez da berandu bide berriak probatzeko eta bizitzan aukera berriak sortzeko.
Abesti bakoitzari egokitutako argazki kontzeptual batekin aurkezten da diskoa, maila musikala gainditzen duen emaitza artistikoa lortuz.
En Tol Sarmiento interneten
Webgunea
Instagram
Spotify
Youtube
Facebook
Abestiak
1. Beste behin (3:24)
2. Logela honetan (feat. Green Valley) (3:24)
3. Aukera berriak (3:10)
4. Itxura (3:26)
5. Gelditu denbora (3:06)
6. Zerura begira (3:02)
7. Isiltasunaren indarra (3:33)
8. Heldu da Garaia (3:33)