"Houston, arazotxo bat daukagu!"

  • "Houston, arazotxo bat daukagu!"

Bat-bateko bertsoek badute botilan sartu eta itsasora jaurtitzen den mezuaren tankerarik. Bertsolariak bota egiten ditu norbaitek jasoko dituen esperantzan...

Bertso hauek Hernanin bota zituen Urumeara Andoni Egañak, bakarka, Joxerra Garziaren laguntzaz botilan sartuta. Hogei urte joan dira ordutik. Iritsi zen itsasora botila. Norbaitek aurkitu zuen olatu artean. Eta Jasota bezala ipini ditu gure esku barnean zekartzan bertsoak.

Gai-jartzailearekin, bertsolari bakarrak osatutako saioa.

1999ko abenduak 28. Hernani. Joxerra Garzia gai jartzen, eta bertsotan Andoni Egaña bakar-bakarrik. Lehenak egoera hainbat jarri eta bigarrena horietan guztietan kantuan. Saio bitxia bezain gogoangarria. Ez da alferrik Inuzente Eguna Hego Euskal Herrian.

"Jasota bezala" bildumaren laugarren alea da. Bertso antologiak argitaratu izan ditu Lankuk; oraingoan, osotasunean harribitxi den saioa berreskuratu nahi izan du.

Bilduma hau egiteko Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntza ezinbestekoa izan da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere jaso du.

  • Egileak: Andoni Egaña eta Joxerra Garzia
  • Irudia: Malen Amenabar
  • Formatua: CD + liburuxka

Erosi Houston, arazotxo bat daukagu!


Laburrean

  • Egileak Andoni Egaña, Joxerra Garzia
  • DiskoetxeaLanku Kultur Zerbitzuak
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana