"Zitze. Isukitze hauspogoran"

  • "Zitze. Isukitze hauspogoran"

Fredi Paiak hartu du Tomas Zitze zenaren gertakizun eta ibilbideak eskura jartzeko ardura Soinuaren Liburutegiko 15. ale honetan. Liburuarekin batera, bilduma honetan ohikoa den legez, CDa itsasirik darama, Zitzeren hainbat audio erantsita.

Soinu txikia, itsasoa lez, zabaldu eta uzkurtu egiten da ingurukoei bizitza emateko. Tomas Zitzeren gabarra, hauspoa bezala, itsasgora eta itsabeherarekin zebilen joan etorrian. Itsasadarrean gora itsasgoran, Isukitzera harez beterik; itsasadarrean behera itsasbeheran, egurrez zamaturik. Zelan soinuaren hauspoak datorrenean gauza bat ekarri eta doanean beste bat daraman.

Umezurtz 11 urterekin, itsasmutil soinulari 14rekin, gudari 36an, heriotzera kondenatutako preso gerraostean, herri osagile, angula biltzaile, munduko asto-lasterketa txapeldun Platerorekin, jaiotetxetik kanporatua zahartzaroan... Beti soinu txikia besotan, hauspogoran eta itsasbeheran.

Erosi Zitze. Isukitze hauspogoran

 

 


Laburrean

Euskadi, auzolana