"Bart, non ote nintzen ni?"

  • "Bart, non ote nintzen ni?"

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal artzerkigintza eta pailazokerien ondare bizia dira. Orain 47 urte hasi ziren eta beraien aldrebeskeriak eta abesti famatuak ("Zapi zuria", "Altza Felipe", "Zirt-zart"...) belaunaldiz belaunaldi entzun izan dira Euskal Herriko etxeetan, telebistetan, kaleetan eta antzokietan.

Txikienengan euskara sustatzeko helburuz hasitako proiektua familia osoak ikasi, gogoratu eta konpartitzeko altxor kultural bihurtu da. Txirri, Mirri eta Txiribitonek lehengo lepotik dute burua, eta Euskal Herriko txoko guztietan muturra sartzen jarraitzen dute.

1988an kaleratutako "Bart, non ote nintzen ni?" abestia abiapuntu, Euskal Herrian zehar ospatzen diren jai eta tradizioen alde politak zein astakeriak (lapurretak, jipoiak, txapelketa eroak...) plazaratzen ditu ikuskizun honek. Danborrada, Zeledon, Marijaia, San Fermin eta Maskarada dira, besteak beste, protagonistak.

Fitxa

  • Egilea, zuzendaria eta koreografoa: Kattalin Ansorena
  • Aktoreak: Peru Ansorena, Kattalin Ansorena, Juanma Zaldua
  • Musika: Jose Ignazio Ansorena
  • Soinu teknikaria: Jokin Garmendia
  • Publikoa: 2 urtetik gorakoentzat
Kultur Leioa

Laburrean

Euskadi, auzolana