"Elkarrizketa ilunak (Conversaciones a oscuras)"

  • "Elkarrizketa ilunak (Conversaciones a oscuras)"

Metamorphosis Dance konpainiak komunikazioari dagokion gaiari heltzen dio ikuskizun honetan. Ikuspegi fisikoari dagozkion elkarrizketei. Gatazka, maitasun, ezinegonari dagozkion ekintza eta erantzun dinamikoei... zeinak haiek hitzik gabe adierazten dituzten, modu fisikoan, gorputzarekin.

Haien inspirazio koreografikoak komunikatzeko gaitasun eta ezinari buruz dihardu. Zer gertatzen da bi pertsonak ilunpean hitz egiten dutenean? Elkarrizketa bat bere testuingurutik ateratzean, mezu mota aldatu egiten da.

Sortzaileek dioten bezala: "testuinguruak komunikazioa aldatzen duelako gaiari heldu nahi diogu. Zu betiko bera izan arren, zure inguruneak komunikatzeko duzun modua aldatuko du. Lan erri honekin gaia ikertu nahi izan dugu, konposizio koreografikora eramanda".

Fitxa

  • Zuzendariak eta koreografoak: Igor Bacovich, Iratxe Ansa
  • Dantzariak: Iratxe Ansa, Igor Bacovich, Sasha Riva, Simone Repele, Jay Aries
  • Musika: Francesco Tristano, Liu Yiwei
  • Argiztapena: Nicolas Fischtel
  • Testuak: Iratxe Ansa, Igor Bacovich
  • Ahotsa: Alberto Serrano, Jay Aries, Igor Bacovich, Monica Hamil
  • Laguntzailea: Alberto Serrano
  • Eszenografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich
  • Jantzien diseinua: Iratxe Ansa, Igor Bacovich
  • Jantziak: Carmen Granell
  • Ekoizpena: Gabriel Blanco (Spectare Producción Creativa)
  • Egoitza koreografikoa: Centro Coreográfico Canal
  • Iraupena: Ordubete eta 13 minutu (atsedenaldirik gabe)

Laburrean

Euskadi, auzolana