"Hemendik"

  • "Hemendik"

Hainbat ikuspegi izan daitezke herrialde bat ulertzeko: historia, paisaiak, biztanleak, kultura, hizkuntzak, esperientziak... Liburu honetan, objektuen bidez, Euskal Herriko aberastasuna eta aniztasuna jorratu nahi izan ditugu.

Industriako eta eskulangintzako ekoizpena ez da behar bezainbat kontuan hartzen, eta bere balio kulturala gutxietsia da. Objektu baten historiak testuinguru anitz gurutzatzeko aukera ematen du, izan geografikoa, historikoa, politikoa edo soziala. 50 produkturen selekzio honen bidez, hainbat erakundetan banatuta dagoen eta memoria kolektibo eskasa duen herrialde baten alderdi franko azaltzen ditugu. Betidanik, objektu bat diseinatzeko, egin, berregin, begiratu, berritu, hobetu, egokitu, asmatu, arriskatu egin behar izan da. Sormen-prozesuaren bide luze hori da hemen bereziki interesatzen zaiguna.

Objektu baten historian zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta gehiago konturatzen gara lotura ikusezinak daudela sorkuntzen artean, eta oso historia luze baten parte direla. Hari horietatik abiatzen dira ekimen berriak. Bizikleta elektrikorik ez hodi metalikorik gabe, hodi metalikorik ez eskopeta kanoirik gabe, eskopetarik ez arma zuririk gabe, armarik ez forjarik gabe, forjarik ez errekarik eta meategirik gabe. Iragana ezagutu behar da etorkizuna asmatzeko. Etortzekoa dena sumatzeko, ezagutu egin behar da.

Ez ditugu kontuan hartu ez kronologia, ezta objektuen tipologia ere. Herrialde honen historiaren antzera, memoria material eta immaterial hau ezin da muntaia zartatu eta librean baino kontatu, egitura irekian, etorkizunari begira.

Liburu honen hiru edizio daude:

  • Euskaraz eta gaztelaniaz: Hemendik: Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak / La historia de 50 objetos icónicos de Vasconia (ISBN: 978-2-9573800-1-5)
  • Euskaraz eta frantsesez: Hemendik: Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak / L'histoire de 50 objets iconiques du Pays Basque (ISBN: 978-2-9573800-0-8)
  • Euskaraz eta ingelesez: Hemendik: Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak / The history of 50 iconic objects from the Basque Country (ISBN: 978-2-9573800-2-2)

Laburrean

  • Egileak Hemendik Elkartea
  • ArgitaletxeaHemendik Elkartea
  • Zenbatekoa45,00 €
  • HizkuntzaElebiduna
  • Orri-kopurua444
  • Argitalpen-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana