"Hil kanpaiak"

  • "Hil kanpaiak"

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Zer egin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzen diote eta honek, berriz, Ertzaintzari. Baina hauek datozenean hezurrak desagertu egin dira. Segidan, hil kanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan. Han, Fermin hilda aurkituko dute, eskopeta alboan daukala. Gertaera latz honek familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu, aspaldi Nestorren anaia bikia ere, Aitor, modu tragikoan hil baitzen. Orduan bezala orain, Karmenek Estanis koinatua erruduntzat jo eta Nestor bultzatuko du horri aurka egitera.

Imanol Rayok (Iruñea, 1984) Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan, eta Idazketa Zinematografikoa Urnietan, Michel Gaztambiderekin. 2011n lehen film laburra zuzendu zuen, Bi Anai, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta, zeinarengatik Zinemira saria jaso baitzuen Donostia Zinemaldian. Hil kanpaiak da bere bigarren filma.

Fitxa

  • Zuzendaria: Imanol Rayo
  • Gidoia: Joanes Urkixo (Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarrituta)
  • Ekoizpena: Abra Produkzioak, Kanpaiak A.I.E. (EITBren parte hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin)
  • Ekoizleak: Joxe Portela, Alberto Gerrikabeitia 
  • Ekoizpen exekutiboa: Joxe Portela
  • Ekoizpen zuzendaria: Marta Gerrikabeitia
  • Zuzendari laguntzailea: Antton Zabala
  • Aktoreak: Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Yon González, Asier Hernández, Iñigo Aranburu, Dorleta Urretabizkaia, Josean Bengoetxea, Kandido Uranga, Patricia López Arnaiz, Andrés Gertrúdix, Itsaso Arana...
  • Arte zuzendaria: Peio Villalba
  • Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso
  • Muntaketa: Raúl López
  • Zuzeneko soinua: Pablo Bueno
  • Soinuaren edizioa eta nahasketa: Haritz Lete, José Luis Rubio
  • Musika: Fernando Velázquez
  • Makillajea: Yuraima Morcillo
  • Ile apainketa: Martha Marín
  • Jantziak: Saioa Lara
  • Efektu bereziak: Drama Fx, David Heras
  • Argazki finkoa: David Herranz
  • Prentsa: Olaizola Comunica
  • Banaketa: Barton Films
  • Iraupena: 95 minutu

Trailerra

abraprod.com

Laburrean

  • Egileak Imanol Rayo
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana