"Izaera"

  • "Izaera"

Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 11 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.

Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, Jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriara mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, betiere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingelesez, baita bi gaztelaniaz ere.

Dagoeneko taldeak 5 lan argitaratu ditu: Maketa (2015), Skabidean (2017), Bideak darrai (2018), Maravillas Sozial Club (2018) eta Izaera (2020).

Izaera izenarekin bataiaturiko disko berria 2019ko abenduan grabatu zen Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazoren eskutik. Salbuespena "Hamaika gara" kanta da; izan ere, Iruñeko Sound of Sirens-en grabatu zen, Julen Urzaizekin, ia urtebete lehenago. Abesti guztiak Kakik berak masterizatu zituen. Disko honek denetarik dauka: funkya, rocksteadya, raggamuffina, ska eta skinhead reggaea. Seguruenik, taldeak ekoitzitako lanik anitzena. Letren artean ere denetarik dago. Hala ere, gai pertsonalak dira nagusi. Izaeraren kontzeptua da abesti guztien gaiak hobekien biltzen dituena, eta horregatik hain zuzen darama izen hori.

Abestiak

1. Heldutasunari
2. Loezina -bideoa-
3. Zergatik? Hargatik! -bideoa-
4. One Way Ticket
5. Izaera
6. Hamaika gara -bideoa-
7. Zuretzako omena
8. Urtaroen doinua
9. Ilusioen deiadarra
10. Gauerdi gorri
11. Makilakixki
12. Gaztediarena
13. My Flame

Skabidean

Laburrean

  • Egileak Skabidean
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa7,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana