"Kcappo. Tempo di tremolo"

  • "Kcappo. Tempo di tremolo"

Edizio berria.

Nobelagile goiztiarra eta ugaria dela frogatua utzi zuen Pako Aristik 80ko urteetako nobelagintzan: Kcappo (1985), Irene (1987) eta Krisalida (1990). Hiru nobelak gertatzen dira baserri giroko munduak eta mentalitateak pisu handia duen auzune eta herri txikien tamainako leku batean. Irene nobelatik aurrera leku horri Belandia deritza. Sonataren ohiko lau mugimenduak hirura ekarriz, nobela bakoitzari tempo edo erritmo narratibo bat txertatu nahi izan dio autoreak.

Kcappo nobelak lortu du hiruren artean arrakastarik handiena. Bi adiskideren arteko istorioa da kontatzen zaiguna, eta haien familiena. Pako Aristik Ernesto Guardiola eta Santos Aldabalde adiskideen bizitza kontatzen du, Ernesto jaio eta plaza agerian hiltzen duten arte. Bitarte horretan, gauza asko gertatzen da: adiskidetasun apurtuak, sexu-harreman biolentoak, haragikeria grinatsuak, hilketa odoltsuak, urkamenak...

Erosi Kcappo. Tempo di tremolo liburua


Laburrean

  • Egileak Pako Aristi
  • ArgitaletxeaErein argitaletxea
  • Zenbatekoa12,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua144
  • Argitalpen-urtea2020
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9109-313-8
Euskadi, auzolana