"Koko dragoi txikia, oihanean"

  • "Koko dragoi txikia, oihanean"
  • "Koko dragoi txikia, oihanean"
  • "Koko dragoi txikia, oihanean"
  • "Koko dragoi txikia, oihanean"

Su dragoiak eta gourmet dragoiak elkarrekin oporretan joatekoak dira lehen aldiz, bi tribuen arteko adiskidetasun harremanak sendotzeko. Koko su dragoi txikia eta Oskar gourmet dragoia, berriz, etsita daude beren lagunik onenari, Matilda arantzurdeari, ez diotelako eurekin bidaian joaten uzten, dragoia ez delako. Hala bada, Matilda udalekura eramango dituen itsasontziaren barruan ezkutatzea erabaki dute. Beren bizitzako oporrik onenak izango dira hauek!

Baina usteak erdia ustel, eta ur dragoi basatiak eta landare haragijaleak direla-eta, itxarondako abentura handia uste baino korapilatsuagoa suertatuko zaie.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Der kleine Drache Kokosnuss - Auf in den Dschungel!
  • Estreinaldi urtea: 2018 (euskaraz: 2020)
  • Generoa: Animazioa. Abenturak. Komedia. Haurrentzako filma
  • Kalifikazioa: Adin guztietako pertsonentzat egokia
  • Zuzendaria: Anthony Power
  • Gidoia: Mark Slater, Gabriele Walther
  • Musika: Stefan Maria Schneider
  • Ekoizpena: Caligari Film und Fernsehproduktions
  • Herrialdea: Alemania
  • Iraupena: 80 minutu

Trailerra
Euskarazko estreinaldiari buruzko albistea

Zineuskadi

Laburrean

  • Egileak Anthony Power
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana