"Kronik@"

  • "Kronik@"

Hotzikara taldeak joera aldaketa bat izan zuela baliatuz sortu da Mihise, eta ia bost urtez landutako bidaia bat proposatu digute Kronik@ lan honetan. Estilo aldaketa, instrumentu aldaketa, formazio aldaketa... Ez dira gauza gutxi izan disko hau kaleratzeko eman beharreko pausoak, eta horrek interes berezia eman dio lanari.

Bidaia hau praktikotasunagatik hamar puntutan mozten den arren (10 kanta), bidaia oso bat bezala planteatzen da. Isiltasunak tarterik ez duen dj saioa edo obra klasikoa bailitzan.

Bertan, ezinegon "lasai" batetik kolpe emozional bat jaso eta honen inguruan igarotako faseen kronika bat egiten da, esperientziak ematen duen ikuspegitik. Halaber, ez da kasualitatea diskoko azken zaratek diskoaren hasierakoen jarraipena izatea, kolpetik kolpera errepikatzen den buklea adierazten baita. Edo kronikoki konta daitekeen kronika, Kronik@.

Erosi Kronik@ diskoa

Baxua eta ahotsa: Beñat Urteaga
Gitarra eta ahotsa: Antton Aranburu
Bateria: Mikel Olasagasti

"Zer gara ba?" kantako ahotsa: Jose Mari Urteaga

Grabaketa: Iñigo Irazoki, Atala estudioa, Bera
Masterizazioa: Mario G. Alberni, Kadifornia Mastering
Diseinua: Mihise

Abestiak

1. Eta berriz ere (06:33)
2. Aitzakian (Pintzeladak I) (01:48)
3. Ezikusi (04:17)
4. Plantak eginez (Pintzeladak II) (02:00)
5. Zer gara ba? (07:11)
6. Ekaitza (07:11)
7. Ahazkura (05:56)
8. Eta amestesia (Pintzeladak III) (01:19)
9. Besterik ez (03:41)
10. Azken finean (Pintzeladak IV) (03:22)

Mihise

Laburrean

  • Egileak Mihise
  • DiskoetxeaBalio Dute
  • Zenbatekoa15,00 € (biniloa) / 10,00 € (CD)
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana