"La maniobra Heimlich. Vomitando los 80"

  • "La maniobra Heimlich. Vomitando los 80"
  • "La maniobra Heimlich. Vomitando los 80"
  • "La maniobra Heimlich. Vomitando los 80"
  • "La maniobra Heimlich. Vomitando los 80"
  • "La maniobra Heimlich. Vomitando los 80"

Lau aktore, elkarren arteko adiskide, afaltzeko bildu dira urte askoren ostean. Haietako baten alaba ere haiekin da: guztiek ezagutzen dute txiki-txikia zenetik.

Itxita dagoen entseguetako lokal baten giltzak lortu ditu haietako batek, han egiten baitzituzten entseguak gaztetan. Txukundu egin du zertxobait antzinako lokala, eta berak prestatuko du afaria guztientzat. Uste du dibertigarria dela han egitea afaria: denboran atzerako bidaia bat egitea bezala, 1980tik 1996ra arteko urteetara.

Eta, bide batez, bilera horretan gazteenak zer ote du esateko? Nola bizi izan zuen umea zela garai hain "zirraragarri" hura?

Dibertigarria izango da, bai. Kar-kar.

La cocina 2010ean sortu zen, Calla y come izeneko proiektuarekin, zeinak saria lortu baitzuen Huescako Nazioarteko Ferian, antzerki ikuskizun onenaren gisa; MAX sarietarako izendatua ere izan zen. Gero, beste hainbat lan prestatu zituzten, Una casa de muñecas izan zelarik azken ekoizpena, Arriaga Antzerkiak ekoitzia.

Mama Crea konpainiak ibilbide luzea du ikuskizunak sortzen eta ekoizten, betiere arte eszenikoetarako ontzi berrien bila.

Fitxa

  • Zuzendaria: Pako Revueltas
  • Gidoigilea: Angel Mirou
  • Aktoreak: Ramón Ibarra, Enriqueta Vega, Javier Barandiaran, Na Gomes, Ainhoa Artetxe
  • Soinua eta argiztapena: Pako Revueltas
  • Jantziak: Enriqueta Vega
  • Eszenografia eta atrezzoa: Mama Crea
  • Ekoizpena: Nuria M. Cres
  • Publikoa: Heldua
  • Iraupena: 90 minutu
mamacrea.com

Laburrean

  • Egileak Pako Revueltas
  • KonpainiaMamacrea
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana