"Lathe Biósas"

  • "Lathe Biósas"
    Argazkia: Germn Jauregui
  • "Lathe Biósas"
  • "Lathe Biósas"
    Argazkia: Germn Jauregui
  • "Lathe Biósas"
    Argazkia: Germn Jauregui

Lathe Biósas koreografiak bi pertsonaren arteko topaketa erakusten du, espazio-denbora jarraituan. Elkarretaratzean sortzen den elkarrizketa intimoak gelditu eta begiratzearen balioa erreibindikatzen du, begirada bizitzaren zentzuarekiko lotura galduaren bila bideratzearen balioa.

Kanpai konpainiak poema bisuala sortzen du, kalitate piktoriko handiko irudiz betea, ikuslea harrapatzen duena. Bizitzaren aurreko jarrera jakin bat, aldarte bat, ikuspegi bat gogora ekartzen duen lekua sortzen du. Lan honek milaka hitz bildu nahi ditu keinu bakar batean, mugitzen diren irudiak sortu nahi ditu, gure buru barruan planetak unibertsoan bezala hedatzeko gai diren irudiak.

Zirku arteetatik hartutako Slackline teknika erabilita eta sokak elementu eszeniko bezala hartzen duen presentzia berezi hori dantzara ekarrita, esanahi anitzak iradoki ditzake. Batzuetan denboraren lerroa edota bizitzaren aro edota tarte bat izan daiteke. Baina, era berean, ziurgabetasuna, behin-behinekotasuna edota oreka bilaketa da.

Konpainia

2016an sortu zen Kanpai konpainia, Jorge Jauregik Bruselatik eta Natalia de Miguelek Londrestik Bilbora itzultzea eta euren sortze lana bertan garatzea erabaki zutenean. Kanpaik irudiaren sugestio ahalmena oinarri hartuta egiten du lan. Giza esperientziaren alderdi espirituala eta pertzepziozkoa ikertzen du, Nataliak eta Jorgek beren buruari galderak egiten dizkiote, eta publikoa ere gauza bera egitera bultzatzen dute. Tarte honetan beste dantza lan batzuk ere sortu dituzte (No TraceSayonara BabyClara eta White Lies) eta truke programetan eta nazioarte mailako dantza jaialdietan parte hartu dute. 

Fitxa

  • Zuzendaritza eta koreografia: Natalia de Miguel, Jorge Jauregui Allue
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Jorge Jauregui Allue, Niko Hafkenscheid
  • Jatorrizko musika: Niko Hafkenscheid
  • Argiztapenaren diseinua: Stéphane Ménigot
  • Jantziak: Kanpai
  • Espazio eszenikoa: Kanpai
  • Aholkularitza artistikoa: Bertha Bermudez, Eduardo Torroja
  • Mugimendurako laguntza: Inma Asensio
  • Koordinazio teknikoa: Edu Berja Miguel
  • Argazkiak: Germán Jauregui Allue
  • Banaketa: Rosa Iglesias - Laurentzi producciones
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
  • Laguntzailea: Arriaga Antzokia
  • Kolaborazioak: Andoni Aresti Dantza Eskola, Tabakalera, Harrobia, Estudio de danza Aikoa

Teaserra (lana prozesuan): https://vimeo.com/457254916

Kanpai

Laburrean

Euskadi, auzolana