"Mendi biluzia"

  • "Mendi biluzia"
  • "Mendi biluzia"

Alex Txikon alpinista bizkaitarrak ekoitzi eta zuzendutako film luzea. 2016ko otsailaren 26an Nanga Parbat mendiaren gailurrera (8.125 metro; kokapena: Karakorum mendikatea, Asia) igo zenekoak kontatzen ditu. Neguan sekula lortu gabeko balentria da, eta Txikonek forma eman dio film honetan, COVID-19ak eragindako konfinamenduan zehar.

Filmak Txikonek berak grabatutako irudi argitaragabeak ditu, bai eta Red Bull Media Housek proiektuari emandako aireko eszena ikusgarriak ere. Ikusleek neguko espedizio baten muinean eta gogortasunean murgiltzeko aukera izango dute, eta gailurrera iristearen garrantzia ulertzekoa; baina, batez ere, kanpamentu nagusira iritsi ahalko dira. Izan ere, alpinista bizkaitarrak dioenez, "gailurrera iristen zara, gainerako taldekideekin batera kanpamentu nagusira itzultzea lortzen duzunean".

Fitxa

  • Zuzendaria eta gidoigilea: Alex Txikon
  • Diseinu grafikoa: Iñaki Madariaga
  • Errealizazioa: Ignacio de Zuloaga
  • Ekoizpena/Ekoizpen exekutiboa: Red Bull Media House, Bufete Barrilero y Asociados, Alex Txikon
  • Musika: ViMúsica
  • Soinu nahasketa: Haritz Lete
  • Narratzaileak: Sara Cózar, Diana Lindsay
  • Alpinistak: Ali Sadpara, Tamara Lunger, Simone Moro, Daniele Nardi (in memorian), Alex Txikon
  • Hizkuntza: Bi bertsio daude, euskaraz eta gaztelaniaz
  • Iraupena: 70 minutu

Trailerra

Alex Txikon

Laburrean

  • Egileak Alex Txikon
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana