"Quebrantos"

  • "Quebrantos"
  • "Quebrantos"

- Maite zenuen, ezta?
- Bai. Uste dut orain dela gutxi utzi diodala maitatzeari.
(Interferentziak. Isiluneak. Arrakalak. Bi emakume solasean. Irrati-grafia bat).

Koldo Almandoz

Donostia, 1973. Diletante profesionala. Azken 25 urteetan, filmak egiten aritu da. Film horiek Cannesko Semaine de la Critique, Rotterdam, Donostia, ZINEBI, Gijón, BAFICI, Festival dei Popoli eta beste hainbat jaialditan hautatu eta saritu dituzte. Besteak beste, kazetari aritu zen, The Balde aldizkaria zuzendu zuen, Punto de Vista jaialdiko programatzailea izan zen, irratsaioak egin ditu, eskolak ematen ditu eta liburuak argitaratzen ditu Farmazia Beltza argitaletxean. Ingalaterrako Cloud Appreciation Society erakundeko kidea da.

Maria Elorza

Gasteiz, 1988. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta EHUko arte-sorkuntzari eta ikerkuntzari buruzko masterra du. 2013az geroztik, ikus-entzunezko teknikari bezala ari da lanean, eta hainbat lan filmatu ditu, bakarka edo elkarlanean, Las chicas de Pasaik taldearen barruan.

Ezaugarriak

  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 7 minutu eta 36 segundo
  • Jatorrizko formatua: 4K

Talde teknikoa

  • Zuzendariak: Koldo Almandoz, Maria Elorza
  • Gidoigileak: Koldo Almandoz, Maria Elorza
  • Argazkia: Koldo Almandoz, Maria Elorza
  • Ekoizpena: Koldo Almandoz, Marian Fernández, Txintxua Films
  • Soinua: Haimar Olaskoaga, Mediavox
  • Muntaketa: Koldo Almandoz, Maria Elorza
  • Aktoreak: Ziortza Linares, Maite Artola

Trailerra

Kimuak

Laburrean

  • Egileak Koldo Almandoz, Maria Elorza
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana