"Safo. Poesia guztia"

  • "Safo. Poesia guztia"

Maitasuna kolore askotakoa dela erakusten dute, beste gauza askoren artean, Saforen poemek, eta haren presentzia nabarmena da olerki guztietan. Saforen poesia ulertzeko, beraz, behar-beharrezkoa da maitasuna bere zentzurik zabalenean ulertzeko prest egotea, Safok berak maitasuna iruditzen duela onartzeraino. Dena den, komeni da ez ahaztea bertso lerro haietatik gaur egunera ia-ia hiru mila urte igaro direla, eta gogoan izan behar da haren hitzak ezin ditugula inola ere gure begiekin neurtu. Emakume batek konposaturiko poemak emakume izate hutsagatik beste ikuspegi batetik neurtzeari uzten diogunean, orduantxe iritsiko gara poesiaren edertasunaz benetan gozatzera. Olerkien edukia eta erritmoa egilearen generoari erreparatu gabe eta horrek berarekin dakartzan konnotazioak erabat baztertuz arnastea, horixe da poesiaren zinezko kutsua.

Pleiadeak ezkutatu dira,
baita ilargia ere,
gauerdia da, ordua aurrera doa,
eta ni bakarrik oheratu naiz.

Balea Zuria

Laburrean

  • Egileak Safo
  • ItzultzaileaMaite López Las Heras
  • ArgitaletxeaBalea Zuria
  • Zenbatekoa15,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua124
  • Argitalpen-urtea2020
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-121051-1-7
Euskadi, auzolana