"Sukar-ametsak"

  • "Sukar-ametsak"

Beleak bakardadea, isolamendua, xedra galdu eta denbora luzez bere burua ezin kokatuta egon den norbait adierazten du. Hori da hain zuzen ere Unai Egia une honetan. Naturaren elementuetan oinarritutako 5 diskoak bukatu ondoren, bakar-bakarrik datorkigu bere soinua, estiloa eta estetika berriturik Lekeitioko musikari hau.

Soinu konplexuetatik, hamarnaka pista dituzten abestietatik eta distortsiotik ihesi oraingoan: ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, ohin bonboa eta ohin panderetarekin. Diskoan ere soinu tresna hauek baino ez dituzu entzungo. Kantautore klasikoaren soinua dakar Nabilek 6 abestiz osatutako EP honetan. Bizitzen berriro ikasi behar izan duen edozein pertsonari buruz hitz egiten duen lana.

Abestiak

1. Lehen euri tantak (03:24)
2. Sukar-ametsak (02:46) -bideoklipa-
3. Hurrengo baten (04:16)
4. Ontzi zaina eta dantzaria (04:12)
5. Garai edarrak (02:54)
6. Heroi anonimoak (05:03)

Nabil Interneten

Webgunea
Facebook
Bandcamp
YouTube
Spotify
Twitter
Instagram

Nabil

Laburrean

  • Egileak Nabil
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana