"Ya no duermo"

  • "Ya no duermo"
  • "Ya no duermo"
  • "Ya no duermo"

Miguelek eta bere osaba Kechusek banpiroen munduari buruzko pelikula bat egin nahi dute elkarrekin. Film laburrak osabaren eta ilobaren arteko harremanean sakontzen du bereziki, fikzioa eta errealitatea uztartuz.

Marina Palacio

Donostia, 1996. Madrilgo Konplutentse Unibertsitatean Arte Ederretan graduatua da, eta Elías Querejeta Zinema Eskolako graduondoko lehen promozioko kidea ere bada. Hainbat diziplina artistikotan egiten du lan, batez ere, zineman eta argazkigintzan. Gaur egun, bere lehen film luzea idazten ari da, Eusko Jaurlaritzaren Noka Mentoring 2020 programaren barruan.

Ezaugarriak

  • Generoa: Fikzioa
  • Iraupena: 22 minutu
  • Jatorrizko formatua: Full HD

Talde teknikoa

  • Zuzendaria: Marina Palacio
  • Gidoigilea: Marina Palacio, Jesús Palacio
  • Musika: Paula Olaz
  • Argazkia: Marina Palacio
  • Ekoizpena: Gariza Films, Lara Izagirre
  • Soinua: Maitane Carballo, Martín Guridi
  • Muntaketa: Marina Palacio
  • Aktoreak: Jesús Palacio, Miguel Burgueño

Trailerra

Kimuak

Laburrean

  • Egileak Marina Palacio
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2020
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana