"Nori"

  • "Nori"

Nori eleberri grafikoa Xabi Paya bertsolari getxotarrak eta Patxi Gallego marrazkilari errenteriarrak elkarlanean sortutako bigarrena da. "Nori saldu diote euskara batua?" galdera du oinarri izenburuak, obraren abiapuntua ere horixe baitu: fikziozko mundu batean, Euskara Batua patentatu egin du ezkutuko norbaitek, baita euskara zuzentasunez erabiltzen ez duten hiztun guztiei isunak eta zigorrak jartzea erabaki ere. Modu berezian aukeratutako detektibe bik iraganera bidaiatu eta euskara salbatzeko misio konplikatuari heldu beharko diote. Bidaia horretan ezagutu dituzte Resurrección María de Azkue, Elbira Zipitria, Miguel Unamuno edo Sabino Arana, eta bisitatuko dituzte Eusko Ikaskuntzaren sorrera, 1967ko Bertsolari Txapelketa edo Euskara Batuaren sorrerako Arantzazuko biltzarra.

Erosi Nori eleberri grafikoa:


Laburrean

  • Egileak Xabi Paya, Patxi Gallego
  • ArgitaletxeaBertsozaleak Kultur Elkartea
  • Zenbatekoa18,00 € (azal gogorra) / 15,00 € (azal biguna)
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua139
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana