"Lo que fue de ellas"

  • "Lo que fue de ellas"
  • "Lo que fue de ellas"
  • "Lo que fue de ellas"
  • "Lo que fue de ellas"

Nire birramona espetxera eraman zuten, bi urtez, bere etxetik seiehun kilometrora. Bakarrik utzi behar izan zituen bere hiru alabak. Lo que fue de ellas antzerki-lana egiteko, gerraren amaiera eta gerraondoa bizi izan zuten hiru andrazkoren benetako lekukotzak hartu ziren oinarritzat. Bi Ondakoak (Castelló) dira, lan honetako egilearen jaioterria, eta beste emakumea Bilbokoa da, gaur egun bizi den hirikoa.

Ikuskizun hau emakumezkoei egindako omenaldia da, erregimenak eredu femenino errepublikanoa demonizatzeko ezarri zuen errepresio handiaren helburu izan zirelako. Elkarrizketetatik abiatuta eta Amalia Rosado kazetariaren Lo que fue de ellas eta Ximo Huguet historiagilearen Del soroll al silenci (Zaratatik isiltasunera) liburuetan oinarrituta, lan honek babeslekuen bizitza kontatzen digu bonbardaketetan, emakumezkoen bizitza espetxeetan, emakumezko langilea gerraondoan, errepresioa...

Antzerki testuala, bideoa, performancea eta zuzeneko elkarrizketak ikusleekin.

Fitxa

  • Egilea, zuzendaria eta aktorea: Bea Insa
  • Kanpoko begirada: Ángel Mirou
  • Argazkia eta bideoa: Ángel Mirou
  • Argien eta jantzien diseinua: La Pacheca Collective
  • Ekoizpena: La Pacheca Collective
  • Publikoa: Heldua
  • Iraupena: 50 minutu
beainsa.com

Laburrean

  • Egileak Bea Insa
  • KonpainiaLa Pacheca Collective
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana