"Igel euria"

  • "Igel euria"
  • "Igel euria"
  • "Igel euria"

Gaixotasun mental bat diagnostikatuta duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko gertu dago. Flashbacken bidez, pertsonaia honen bizitzara bidaiatuko dugu, bere gaitzaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buruargitasuna, umorea, errebeldia.

Berarekin batera barre eta negar egingo dugu, zuzeneko eta grabatutako eszenen arteko joko batean, PERFORMANCE-aren hurbileko lengoaia teatral bat erabiliz. Bidaia emozional eta surrealista bat, berriro ere hasierako eszenara eramango gaituena: protagonistaren suizidioaren aurreko unera. 

Bere buruaz beste egingo du ala ez? Galdera hau ebatzi gabe geratuko da. Ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea entzutea da. Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bidez. Hauek tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe. Bide bakarrarekin: aniztasun mentala duten pertsona hauen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoa izan aurretik.

Fitxa artistikoa

  • Testuaren egileak: Garbi Losada, Mikel Bernués, Jose Antonio Vitoria
  • Musikaren egilea: Javier Asín
  • Zuzendaria: Garbi Losada
  • Aktoreak: Lierni Fresnedo,Mila Espiga Isidoro Fernandez, Tomas Vitoria, Sandro Iaboni
  • Beste partaideak: Ruth Maqueda, Manuel Vázquez, Pilar Suárez, Izar Langa, Fran Aristu, Alberto García, Itziar Vaquero
  • Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
  • Musika eta soinuaren diseinua: Javier Asín
  • Ikus-entzunezko errealizazioa: David Bernués eta Dani Bernués
  • Eremu eszenikoa: José Antonio Vitoria eta Garbi Losada
  • Jantziak: TYTTI THUSBERG
  • Atrezzoa eta materiala: Ados Teatroa
  • Materiala: Josean Pérez, Iñaki Iriondo
  • Diseinu grafikoa: Pedro Marrodán
  • Collageak: Asier Sota
  • Zuzendari laguntzailea: Amaia Lizarralde
  • Ekoizpena: Nekane Mendizabal, Mikel Bernués
  • Zuzendari teknikoa: Acrónica PRoducciones
  • Argazkiak: Eztiphoto
  • Inprenta: Antza
  • Aholkularitza: Hator aholkularitza
Ados Teatroa

Laburrean

Euskadi, auzolana