AMAK taldeak argitaratu duen lehen diskoak soinua du grabitate-zentro iraunkor gisa gehi euskal folkaren eta ahots polifonikoen melodietarako zaletasuna. AMAK taldeak bere zeregina triki-pop izenez ezagutu zen inguruak zeharo atzean utzi ditu hartu duen musika ibilbidearekin. Lau amaren lau trikitiri lau panderoekin batera lau ahotsen jokuekin eraikitako kantu-kontuak dira, abesti sentiberatsu eta amaren maitasun zama barreiatuz zoko guztietan. Kalejirak, arin-arinak, balsak, baladak, trikitixak eta zortzikoak girotzen dute diskoa. Honi guztiari, eta modu xarmagarrian, eskarmentu handiko hainbat folk musikarien ekarpenek batuko dira. Euskal iparraldean polifoniarako duten zaletasun apur bat ere badu AMAK laukoak. Melodien gainean bigarren eta hirugarren ahotsak egiteko erraztasuna dute. Testuei erreparaturik, eta orokorrean hartuta, hausnarketarako gogoeta asko aldarrikatu nahi ditu. Baina guztien gainetik emakumearen eta amatasunaren ideia dago. Letren azterketa egin ondoren, Simone de Beauvoir pentsalari eta idazleak aldarrikatutako "emakumearen eraikuntza kulturala" bat etor daiteke AMAK taldeak idatzitakoekin.
A) Alaitz Telletxea Tolosa
M) Maixa Lizarribar Saizar
A) Amaia Oreja Unanue
K) Kristina Solano Maiza
Abestiak
1. Atsolorra (3:32)
2. Luzaroan (3:28)
3. Gona gorria (3:25) -bideoklipa-
4. Erabil nazazu (3:05)
5. Bai, ama (3:46)
6. Amorra zaitez (3:27)
7. Zure izena (3:07)
8. Egiaren arnasa (3:51)
Erosi AMAK diskoa: